KAIXO LAGUNOK!


Hementxe duzue gure blog berria.
Ea denon artean blog zoragarri bat egiten dugun!

miércoles, 11 de septiembre de 2013

NIRE OPORRAK

Opor hauetan oso ondo pasatu dut.
Sarfeminetan  kontzertutara joan gara...
Nire  urtebetetzea ospatu dut  nire familiarekin  eta aste bat Donostiara (Aste Nagusia ) joan naiz nire lagunekin,eta herri batera joan naiz nire familiarekin.

ABESTIAK

Guri asko gustatzen zaizkigu Vendettako abestiak, horregatik hemen jarri ditugu bi. Zuen gustokoak izatea espero dugu.


martes, 10 de septiembre de 2013

NIRE OPORRAK

Oporretan oso ongi pasatu dut.Sanferminetan entzierro ikustera eta Iruñean paseatzera joan nintzen.




Abuztuan A Coruñara nire gurasoekin joan nintzen. Hondartzara eta igerilekura joan nintzen. Egun batean Santiago de Compostelara joan ginen. Han katedrala eta erakusketa bat bisitatu genituen Kulturaren Hirian. Erakusketan Orinocco ibaiaren gauzak ikusi genituen. 




Hiru aste ondoren Iruñera itzuli ginen.


viernes, 6 de septiembre de 2013

UDAKO OPORRAK 2013


Aurtengo oporretan oso ondo pasatu dut. Hasteko, uztailean Sant Carles de la Rápita herrira joan nintzen familiarekin eta oso gustora egon nintzen hondartzan. Iruñera etorri baino lehen Port Aventurara lehengusu-lehengusinekin joan ginen. Han ikuskizun asko ikusi genituen eta atrakzioetan asko disfrutatu genuen.


Gero, uztailaren bukaeran Benicarló herrira joan nintzen Anerekin eta gainera egun batean Peñiskolara joan ginen gaztelua ikustera.
Abuztuan beste bidai batzuk egin ditut. Egun batean Erriberrira joan nintzen familiarekin erdi aroko jaialdia ikustera. Beste egun batean Zarautzera joan nintzen familiarekin ere eguna pasatzera eta eguzkia hartzera.


Udan zehar filma desberdinak ikusi ditut nire ahizparekin. Zineman "La bicicleta verde", "Elysium" eta "Kick-Ass 2" eta etxean euskaraz "Izarren argia" filmak ikusi ditugu.


Bukatzeko, nahiz eta klaseak hasi behar ditugun, oraindik Antsoaingo jaiak geratzen zaizkit Iheskide taldea ikusteko, asko gustatzen zaidalako, eta horrela, uda ongi bukatu.