Páginas

lunes, 30 de mayo de 2011

ERBIA ETA BALEA (Silvia eta Carolina)

Bazen behin erbi txiki bat, hondartzara joan zen paseatzera. Erbia oso bihurria zen.
- Egun on, erbi txiki - agurtu zuten mandeuliek.
- Baita zuei ere!!!! - erantzun zuen erbiak.

Erbiak lagun asko zituen hondartzan...eta denek maite zuten.
-Zer moduz erbia?-esan zioten izurdeek.
-Oso ongi lagunak, eta zuek?-galdetu zuen erbiak.
-Primeran!!!!

Erbiak aurrera jarraitu zuen. Bero haundi-haundia egiten zuen.
-Kaixo erbia!!!! Zer moduz?- esan zioten untxiek.
-Egarri naiz!!!! Non dago ibaia?
-Hor dago, aldaparen bukaeran.-Erantzun zioten untxiek.
-Kontuz ibili, oso irristakorra da eta.

Baina erbiak kasurik egin ez eta...Plasta!!!!
Erori zen ibaira.
-Lagundu,mesedez,lagundu!!!!-ohiukatu zuen erbiak.

Orduan untxiak azkar-azkar, joan ziren balearengana.
-Mesedez, etorri!!!! Erbia ibaira erori da eta laguntza behar du.

Balea oso desatsegina eta alferra zen eta poliki-poliki ibaira ailegatu zen.
-Ene!!!!Mina hartu duzu? -Galdetu zion baleak.
-Ez galdetu eta atera hemendik!!!!

Bai,lasai, baina... Ez duzu minik hartu?
-Mesedez, ez galdetu eta atera hemendik!!!! - Ohiukatu zuen erbiak.

Untziak txakurrarengana joan ziren.
-Mesedez etorri!!!! Erbia ibaira erori da, laguntza behar du eta balea alferrakez du egiten.

Orduan txakurra korrika-korrika ibaira joan zen, aurreko hanka bat luzatu eta atera zuen.
-Ufffff, eskerrik asko -esan zion erbiak - Salbatu nauzu.

Eta baleak galdezka jarraitzen zuen...
-Ez duzu minik hartu?
Txakurrak baleari haserre esan zion:
-Hitz egin gutxiago, eta lan egin gehiago!!!!

Egia eta gezurra horrela bukatu zuen txakurrak.

5 comentarios:

  1. Anónimo31/5/11

    oso luzea eta polita da.

    ResponderEliminar
  2. Anónimo31/5/11

    neska hauek oso dibertigarriak dira eta historioa oso polit-polita da.

    ResponderEliminar
  3. Anónimo7/6/11

    oso ongi dago

    ResponderEliminar
  4. Miriam26/7/11

    lan polita da eta oso ongi idatzi duzu

    ResponderEliminar
  5. Anónimo7/11/11

    oso ongi

    ResponderEliminar