Páginas

lunes, 30 de mayo de 2011

IZURDEA ETA MARRAZO (ESTIBALIZ ETA MARÍA)

Udako egun batean izurdea uhartera joan zen paseatzera.




Izurdea oso alaia zen.

-Egun on, izurdea -agurtu zuten sardinek.

-Baita zuei ere! -erantzun zuen izurdeak.



Izurdeak lagun asko zituen uhartean... eta denek maite zuten.

-Zer moduz izurdea? -esan zioten lupiek.

- Oso ongi lagunak eta zuek? -galdetu zuen izurdeak.

-Primeran!



Izurdeak aurrera jarraitu zuen. Bero haundia egiten zuen.

-Kaixo izurdea! Zer moduz? -esan zioten itsas izarrek.
-Gose naiz! Non dago janaria?
-Hor dago! uhartearen azpian -erantzun zioten itsas izarrek- kontuz ibili,
oso sakona da eta.



Baina izurdeakn kasurik egin ez eta Plasta! Erori zen zulo batean.
- Lagundu, mezedez, lagundu! -ohiukatu zuen izurdeak.



Orduan itsas izarrak azkar, azkar joan ziren marrazorengana.
-Mesedez, etorri! Izurdea zulo batera erori da eta laguntza behar du.




Marrazoa oso berritsua eta bihurria zen eta poliki- poliki zulora ailegatu zen.

-Ene! Mina hartu duzu? -galdetu zion marrazoak.

- Ez galdetu eta atera hemendik!



-Bai, lasai, baina ez duzu minik hartu?

-Mesedez ez galdetzeko eta atera hemendik! - esan zuen izurdeak.





Itsas izarrak balearengana joan ziren.

-Mesedez etorri! Izurdea zulora erori da, laguntza behar du eta marrazo

bihurriak ez du ezer egiten.



Orduan balea korrika korrika zulora joan zen,hegal bat luzatu eta atera zuen.
-Uf, eskerrik asko!-esan zion izurdeak -salbatu nauzu!



Eta marrazoak galdezka jarraitzen zuen ...
-Ez duzu minik hartu?
Baleak marrazoari haserre esan zion:

-Hitz egin gutxiago, eta lan egin gehiago!


Sinestu edo ez sinestu ipuinan kontatzen dena ulertu.







2 comentarios:

  1. oso ondo dago eta oso ongi idatzi duzu

    ResponderEliminar
  2. Miriam26/7/11

    oso ongi dago eta oso polita da.

    ResponderEliminar