Páginas

lunes, 30 de mayo de 2011

LUR OREINA (Miriam eta Sara)









Udaberriko lehen goizean Lur izeneko orein bat mendira joan zen paseatzera. Lur oso alaia zen.
- Egun on, Lur oreina- agurtu zuten hontzek.
- Baita zuei ere! - erantzuen zuen Lurrek

Lurrek lagun asko zituen mendian...eta denek maite zuten.
-Zer moduz Lur?-esan zioten dortokek.
-Oso ongi lagunak,eta zuek?-galdetu zuen Lurrek
-Primeran!

Lurrek aurrera jarraitu zuen. Hotz haundia egiten zuen.
-Kaixo Lur! Zer moduz?- esan zioten untxiek.
-Hotz nago! Non dago txabola?
- Hor dago, zuhaixkaren ondoan.- erantzun zioten untxiek.-Kontuz ibili, oso iluna da eta.

Baina Lurrek kasurik egin ez eta txabola barruan harrapatuta geratu zen.
-Lagundu , mesedez, lagundu!-ohiukatu zuen Lurrek.

Orduan untxiak azkar, azkar joan ziren ornitorrinkoarengana
-Mesedez etorri! Lur txabola barruan harrapatuta geratu da eta laguntza behar du.

Ornitorrinko oso txikia eta gizena zen eta lasai-lasai txabolara ailegatu zen.
-Ene! Zer moduz zaude?-galdetu zion ornitorrinkoak.
-Ez galdetu eta atera hemendik!
-Bai. lasai,baina... zer moduz zaude?
-Mesedez, ez galdetu eta atera hemendik!-ohiukatu zuen Lurrek.

Untziak zezenarengana joan ziren.
-Mesedez etorri ! Lur, txabola barruan harrapatuta geratu da,laguntza behar du eta ornitorrinko alferrak ez du ezer egiten.

Orduan zezena korrika korrika txabolara joan zen, atea apurtu eta atera zuen.
-Uf, eskerrik asko !- esan zion Lurrek-salbatu nauzu!

Eta zezenak galdezka jarraitzen zuen...
-Ez duzu minik hartu?
Zezenak ornitorrinkoari haserre esan zion:
-Hitz egin gutziago,eta lan gehiago.

Egia bada sakelean sar...gezurra bada atera ez dadila.

4 comentarios:

  1. Anónimo6/6/11

    oso polita da.
    lan ona da eta oso dibertigarria ere.

    ResponderEliminar
  2. oso ongi idatzi duzu eta lan polita da

    ResponderEliminar
  3. Anónimo7/6/11

    oso oso oso oso polita da lan polita da

    ResponderEliminar
  4. Anónimo19/12/11

    oso polita da!!!!!!!!!!!!!!1111111

    ResponderEliminar