Bazen behin txakur bat, ibaira joan zen paseatzera.Txakurra oso alaia zen.
-Egun on, txakurra-agurtu zuten igelek.
-Baita zuei ere!-erantzun zuen txakurrak.
Txakurrak lagun asko zituen ibaian... eta denek maite zuten.
-Zer moduz txakurra?-esan zioten erbiek.
-Oso ongi lagunak,eta zuek?-galdetu zuen txakurrak.
-Primeran!
Txakurrak aurrera jarraitu zuen.Hotza egiten zuen.
-Kaixo txakurra! Zer moduz?-esan zioten hontzek.
-Hotz nago! Non dago kobazuloa?
-Hor dago, etxearen azpian-erantzun zioten hontzek.
-Kontuz ibili oso iluna da eta.
Baina txakurrak kasurik egin ez eta PAM! galdu zen kobazuloan.
-Lagundu, mesedez, lagundu!-ohiukatu zuen txakurrak.
Orduan hontzak azkar, azkar joan ziren oreinarengana.
-Mesedez, etorri! Txakurra kobazuloan galdu da eta laguntza behar du.
Oreina oso gaiztoa eta alferra zen eta poliki-poliki kobazulora ailegatu zen.
-Ene! Mina hartu duzu?-galdetu zion oreinak.
-Ez galdetu eta atera hemendik!
-Bai, lasai, baina... ez duzu minik hartu?
-Mesedez , ez galdetu eta atera hemendik!-ohiukatu zen txakurrak.
Hontzak elefantearengana joan ziren.
-Mesedez etorri! Txakurra kobazuloan galdu da, laguntza behar du eta oreina alferrak ez du ezer egiten.
Orduan elefantea korrika, korrika kobazulora joan zen, trompa luzatu eta atera zuen.
-Uf, eskerrik asko!-esan zion txakurrak-salbatu nauzu!
Eta oreinak galdezka jarraitzen zuen.
-Ez duzu minik hartu?
Elefanteak oreinari haserre esan zion:
-Hitz egin gutxiago, eta lan egin gehiago!
Egin bada, sakelean sar, gezurra bada atera ez dadila.

oso ongi idatzu duzu
ResponderEliminaroso oso oso oso polita da
ResponderEliminar