KAIXO LAGUNOK!


Hementxe duzue gure blog berria.
Ea denon artean blog zoragarri bat egiten dugun!

martes, 24 de mayo de 2011

ARRAINA ETA IZURDEA

Bazen behin arrain Bartolo koralera joan zen bere gurasoak bisitatzera. Arraina oso geldia zen.
-Egun on, Bartolo -agurtu zuten dortokek.
-Baita zuei ere! -erantzun zuen arrainak.
Arrainak lagun asko zituen uretan...eta denek maite zuten.
-Zer moduz arraina? -esan zioten karramarroek.
-Oso ongi lagunak , eta zuek? -galdetu zuen arrainak.
-Primeran!
Arrainak aurrera jarraitu zuen. Hotz handia egiten zuen.
-Kaixo arraina! Zer moduz? -esan zioten ahateek.
-Nekatuta nago! Non dago harri eroso bat nik atsedena hartu ahal izateko?
-Hor dago, itsasontziaren azpian -erantzun zioten ahateek -kontuz ibili, arrantzale asko daude itsasontzian.
Baina arraina oso geldia zen eta ezin izan zuen alde egin.Horregatik arrantzaleak harrapatu zuten.
Lagundu mesedez lagundu-ohikatu zuen arrainak.
Orduan ahateak azkar, azkar igeri egin zuten dortokarengana.-Mesedez, etorri arraina arrantzaleak arrantzatu dute eta laguntza behar du.
Dortoka oso geldia eta berritsua zen eta poliki-poliki itsasontzira iritsi zen.
-Ene mina hartu duzu? -galdetu zion dortokak
-Ez galdetu eta atera hemendik-erantzun zion arrainak
-Bai, lasai baina... ez duzu minik hartu?
-Mesedez ez galdetu eta atera hemendik!-esan zuen arrainak.
Ahateak izurdearengana joan ziren.
-Mesedez etorri!Arraina arraintzaleak harrapatu dute, laguntza behar du eta dortokak ezin du laguntzen.
Orduan izurdea igerian itsasontziara igo zen salto bat eginez eta arraina askatu zuen.
-Uf, eskerrik asko!-esan zion arrainak- salbatu nauzu!
Eta dortokak galdezka jarraitzen zuen...
-Ez duzu minik hartu?
Izurdeak dortokari haserre esan zion:
-Hitz egin gutxiago, eta lan egin gehiago!
Hala bazen edo ez bazen, Bartolo arraina gurasoak bisitatu zituen azkenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario