Bi lagun Aralar mendira joan ziren ,arratsalde bat pasatzera.Txabola bat ikusi zuten,ia dena sasiak hartuta.Sasiak kendu,eta lagun batek giltza bat atera zuen poltsikotik eta atea zabaldu egin zuen.Barruan sartu zenean , giltza eman zion beste lagunari,eta esan zion atea ixteko bera bakarrik utzita.Gero, giltza hori bota behar zuen itsasora.Eta lagunak agindutakoa bete zuen.
Urte atzuk pasatu ondoren, giltza berriro ikusi zuen arrandegi batean.Arrandegiko nagusiari eskatu zion giltza hura,zer gertatu zitzaion esanez.Hurrengo egunean bertan igo zen Aralar mendira,lagunaren arrastorik ote zegoen.Sasiak kendu zituen eta ateraino iritsi zen.Giltzaz atea zabaldu eta barruan sartu zenean ,han ikusi omen zuen bestea.Mutil horrek esan zion ondo egona zela ,bakar-bakarrik sagu batzuek eman ziotela lan pixka bat.Txabola hura itxi eta biak herrira itzuli omen ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario