KAIXO LAGUNOK!


Hementxe duzue gure blog berria.
Ea denon artean blog zoragarri bat egiten dugun!

viernes, 27 de febrero de 2015

DENBORAZKO ESALDIAK IKASTEKO ARIKETA

LOTU ESALDIAK:

-Irakaslea sartu denean,                    hortzak garbitzea gustatzen zait.
-Udan euria egiten duenean,             orkatila bihurritu du.
-Bazkaldu ondoren,                          epaileak kalera bota du jokalaria.
-Autobusetik jaisterakoan,                txanoa eta betaurrekoak jantzi ditu.
-Argiak itzali bezain laster,               bi ikasle borrokan ari ziren.
-Partidua hasi eta berehala,               eskua erre du.
-Igeri egiten hasi aurretik,                 ezin izaten dugu hondartzara joan.
-Txapliguari su ematerakoan,            krema eman behar da azalean.
-Eguzkitan etzan baino lehen,           dantzan hasi da.
-Musika entzun bezain laster,            hasi da pelikula.



ERANTZUNAK:

-Irakaslea sartu denean, bi ikasle borrokan ari ziren.
-Udan euria egiten duenean, ezin izaten dugu hondartzara joan.
-Bazkaldu ondoren, hortzak garbitzea gustatzen zait.
-Autobusetik jaisterakoan, orkatila bihurritu du.
-Argiak itzali bezain laster, hasi da pelikula.
-Partidua hasi eta berehala, epaileak kalera bota du jokalaria.
-Igeri egiten hasi aurretik, txanoa eta betaurrekoak jantzi ditu.
-Txapliguari su ematerakoan, eskua erre du.
-Eguzkitan etzan baino lehen, krema eman behar da azalean.
-Musika entzun bezain laster, dantzan hasi da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario