Pasa den asteburuan Errotxapeako jaiak izan ziren eta oso ondo pasatu nuen gure lagunekin.
Eguraldi oso ona egin zuen, asteburu osoa eguzkitsua izan zen eta hau alde on bat zen, pasa den urtean euria egin zuen eta. Ostiralean eta larunbatean kalera joan ginen, arratsaldean buelta bat ematera joan ginen auzotik eta gauean kontzertura joan ginen jende guztiarekin. Ez zegoen talde oso ezagunik, baina gehien ezagutzen genuena Tximeleta zen.
Festak nahiko onak izan dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario