Igartubeiti baserri-museoa Ezkio-Itsason (Gipuzkoa) dagoen izen bereko baserriaren inguruan eratutako museoa da.
Igartubeiti XVI. eta XVII. mendeetan eraiki zen. Bere barruan sagardo dolare handi bat gordetzen du baserriak. Barnealdean antzinako baserrien bizimoldea birsortzen duen museo bilakatu da baserria, garai hartako altzari eta tresnak erakutsiz. Baserriaren alboan, interpretazio zentro moderno bat eraiki da, non euskal baserrien historia azaltzen den ikus-entzunezko baliabideak erabiliz.
Igartubeiti baserria Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen 1992an desagertu ez zedin, eta erakunde berak ustiatzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario