Páginas
KAIXO LAGUNOK!
Hementxe duzue gure blog berria.
Ea denon artean blog zoragarri bat egiten dugun!
viernes, 6 de septiembre de 2013
UDAKO OPORRAK 2013
Aurtengo oporretan oso ondo pasatu dut. Hasteko, uztailean Sant Carles de la Rápita herrira joan nintzen familiarekin eta oso gustora egon nintzen hondartzan. Iruñera etorri baino lehen Port Aventurara lehengusu-lehengusinekin joan ginen. Han ikuskizun asko ikusi genituen eta atrakzioetan asko disfrutatu genuen.
Gero, uztailaren bukaeran Benicarló herrira joan nintzen Anerekin eta gainera egun batean Peñiskolara joan ginen gaztelua ikustera.
Abuztuan beste bidai batzuk egin ditut. Egun batean Erriberrira joan nintzen familiarekin erdi aroko jaialdia ikustera. Beste egun batean Zarautzera joan nintzen familiarekin ere eguna pasatzera eta eguzkia hartzera.
Udan zehar filma desberdinak ikusi ditut nire ahizparekin. Zineman "La bicicleta verde", "Elysium" eta "Kick-Ass 2" eta etxean euskaraz "Izarren argia" filmak ikusi ditugu.
Bukatzeko, nahiz eta klaseak hasi behar ditugun, oraindik Antsoaingo jaiak geratzen zaizkit Iheskide taldea ikusteko, asko gustatzen zaidalako, eta horrela, uda ongi bukatu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Alba, nik ez dut "Izarren argia" ikusi.
ResponderEliminarKontatu behar didazu ea gelan ikausteko egokia den.Bale?
Julia
Ederki, klasean kontatuko dizut.
ResponderEliminarAlba.