KAIXO LAGUNOK!


Hementxe duzue gure blog berria.
Ea denon artean blog zoragarri bat egiten dugun!

viernes, 26 de abril de 2013

BILBORA JOANGO GARA


 Gu Bilbora joango gara asteburua pasatzera. Lehenik, lo egiteko lekua aurkitu behar izango dugu. Horretarako eskutiz bat idatziko diegu gure lagunei.


ESKUTITZA:
Kaixo Jose eta Itziar,
Gu Carolina, María eta Iosune gara, eta asteburu honetan Bilbora joan nahi dugu hiria bizitatzera.
Gustatuko litzaiguke Guggenheim museoa ikustea eta dendaz denda joatea. Zinemara joatea gustatuko litzaiguke ere pelikula bat ikustera.
Ez daukagu lo egiteko lekurik, zuen etxera joaten ahal gara lo egitera?
Erantzun azkar mesedez, bihar arte, ondo segi.
Maria,Carolina eta Iosune.


NOLA IRITSI?
Ostiralean gaueko hamarretan Iruñatik aterako gara. Kotxez joango gara merkeagoa delako. Gaueko hamabietan Bilbora iritsiko gara.
Igandean gaueko hamaiketan Bilbotik aterako gara eta gaueko ordu batean Iruñara iritsiko gara.

FILME IKUSIKO DUGU?
 Larunbatean “Lo Imposible” pelikula ikusiko dugu amodiozko pelikula delako eta istorio polita da eta.
Izugarrizko tsunamia hurbildu da uharte batera. Espainiako familia bat uharte horretan dago oporrak pasatzen, eta Tsunamiarengatik bereiztu egin dira. Azkenik, elkartu egin da familia osoa.


PELIKULA IKUSTEAZ APARTE, HAU EGINGO DUGU:
Larunbatean goizeko hamarretan esnatuko gara dendaz denda joateko. Bazkaldu eta gero, zineman “Lo Imposible” pelikula ikusiko dugu.  Gaueko hamarretan afaltzera joango gara. Ondoren Joxe eta Itziaren etxean lo egingo dugu.
Igande goizean Guggenheim museoa ikustera joango gara. Eguerdian jatetxe batean bazkalduko dugu. Arratsaldean San Mames estadioa ikusiko dugu. Ondoren “Bellas Artes” museora joango gara. Museo bisitatu eta gero, afaltzera joango gara. Afaldu eta gero, Iruñara itzuliko gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario