KAIXO LAGUNOK!


Hementxe duzue gure blog berria.
Ea denon artean blog zoragarri bat egiten dugun!

domingo, 30 de septiembre de 2012

Olerkiak

Kirmen Uribe- Lagun bat.

Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
ez,ez,ez hobeto ez, esaten dit,
laprast eroriko zara lurrera.

Bada gorroto dudan lagun bat.
futbolean jolastu nahi dudanean,
 ez, ez, ez, hobeto ez, esaten dit
ipurdi azpitik sartuko dizute gola.

Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
ez, ez, ez, hobeto ez, esaten dit,
ez du zurekin nahiko berak.

Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi diodanean
ez, ez, ez, hobeto ez, esaten dit,
esnatu eingo da berehala.

Bada gorroto dudan lagun bat. 
Lagun horren izena lotsa da.
ez, ez, ez, inola ez, esaten diot gauero,
Bihar ez dizut kasurik egingo bada.

KIRMEN URIBE
Kirmen, Bizkaian jaio zen, 1970eko urriaren 5ean. Euskal idazlea da. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal filología ikasi zuen. 2009ko urriaren 14an literatur saria eman zioten Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario