Bazen behin hartz bat, hondartzara joan zen paseatzera. Hartza oso alaia zen.
-Egun on hartza-Agurtu zuten kalamarroek.
-Baita zuei ere! -Erantzun zuen hartzak.
Hartzak lagun asko zituen hondartzan ...
eta denek maite zuten.
-Zer moduz azeria? - Esan zioten marmoek.
-Oso ongi lagunak, eta zuek?-Galdetu zuen hartzak.
-Primeran.
Hartzak aurrera jarraitu zuen.Bero handia egiten zuen.
-Kaixo hartza! Zer moduz?-Esan zioten arrainek.
-Egarri naiz! Non dago itsasoa?
-Hemen dago.
-Zu tontolapikoa zara?-Erantzun zioten arrainek.
-Kontuz ibili, olatu asko daude.
Baina hartzak kasurik egiten ez eta olatu batek eraman zuen!Erori zen itsasora.
-Lagundu, mesedez, lagundu!-Ohiukatu zuen hartzak.
Orduan arrainak azkar, azkar joan ziren balearengana.
-Mesedez, etorri! Hartza itsasora erori da eta laguntza behar du.
Balea oso motela eta handia zen eta lasai-lasai itsasora ailegatu zen.
-Ene! Mina hartu duzu?-Galdetu zion baleak.
-Ez galdetu eta atera hemendik!
Bai, lasai, baina..... Ez duzu minik hartu?
-Mezedez, ez galdetu eta atera hemendik!-Ohiukatu zuen hartzak.
-Arrainak izurdearengana joan ziren.
-Mezedez, etorri! Hartza itsasora erori da, laguntza behar du eta balea motelak ez du ezer egiten.
Orduan izurdea azkar-azkar itsasora joan zen, muturra luzatu eta atera zuen.
-Uf, ezkerrik asko! -Esan zion hartzak.
-Salbatu nauzu!
Eta baleak galdezka jarraitzen zuen...
-Ez duzu minik hartu?
Izurdeak baleari haserre esan zion:
-Hitz egin gutxiago, eta lan egin gehiago!
Hala bazen ez bazen, sar dadila kalabazan eta atera dadila Iruñeko plazan...
oso ongi!
ResponderEliminaroso polita da!!!
ResponderEliminaroso intersgarria da esan zion nire aita
ResponderEliminar