KAIXO LAGUNOK!


Hementxe duzue gure blog berria.
Ea denon artean blog zoragarri bat egiten dugun!

martes, 4 de enero de 2011

LAURAREN EGUNEROKOA

Abenduaren 24an, goizean, berandu esnatu naiz.Nekatuta nengoen, Mendillorriko Olentzerora joan naiz eta. Gero gosaldu dut eta jolastu naiz pixka bat. Arratsaldean,  Iruñeko Arte Eskolara iritsi naiz nire amarekin, nire ahizparekin eta nire lagunekin. Joan naiz handik  Olentzeroren kabalgatan ateratzeko. Sartu naizenean, ikusi ditut pottokak, antzarak, idiak eta txerriak. Oso politak dira. Oso pozik nengoen. Atera naiz gurdi gainean baina gero jaitsi behar izan dut, pottoka ezin zen ibili eta. Bultza egin behar izan dut. Baina oso ongi pasatu dut. Hotza egin du eta elurra bota du. Etxera itzuli naiz berandu eta hotza handiarekin, baina oso alai. Gauean afaldu dut bisigu bat, oso ona zegoen. Gero, oso berandu, ohera joan naiz.

4 comentarios: