KAIXO LAGUNOK!


Hementxe duzue gure blog berria.
Ea denon artean blog zoragarri bat egiten dugun!

lunes, 4 de octubre de 2010

Maitaneren oporrak

Nire aurtengo oporrak oso dibertigarriak izan dira.
Abuztuan, Hondarribira joan nintzen nire familiarekin. Han bazkaldu genuen eta paseoan ibili ginen.
Arratsaldean,hondartzara joan ginen eta bero asko egiten zuen. Ura oso ona zegoen, bero-beroa eta koltxoneta batera igo nintzen itsasoan egoteko. Jende asko zegoen.

Zortzietan gutxi gora behera, Donostira joan ginen. Donostiako Aste Nagusia zela eta, asko kostatu zitzaigun aparkatzea. Su artifizialak ikusi genituen eta izozki bat jan nuen. Bueltatxo bat eman nuen Donostian eta ordu bietan nire herrira itzuli ginen.
Gau hartan lo asko egin nuen, nekatuta nengoen eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario